“Bideo laburpena” Articuladxs, ezagutza eta ekintza emantzipatzailerantz
Euskal-kolonbiar artikulazioa, aldizkako pandemien garaian, beste hezkuntza posible bat esperimentatzeko, ikasteko eta komunikatzeko, Articuldxs” proiektuaren laburpen-bideoa.
Webgune honetan aurkituko duzu Euskadiko eta Kolonbiako hiru unibertsitatetan (Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Universidad Surcolombiana-n (USCO) eta Universidad del Cauca-n (UNICAUCA)) egingo ditugun Ikerketa Ekintza Parte-hartzaileari buruzko Jardunaldien inguruko informazio guztia. 2024 eta 2025ean zehar ospatuko ditugu hiru jardunaldiak, bat unibertsitate bakoitzeko, non lurralde bakoitzean parte hartzen duten subjektu desberdinen ekarpenak ehunduz joango gara IEP-aren inguruko hausnarketan sakontzeko asmoz.
Unibertsitate bakoitzak bere errealitatera eta interesetara egokitutako egitarau bat eskainiko du. Hala ere, Jardunaldi guztietan hitzaldiak, elkarrizketak eta tailerrak izango ditugu, IEPren jatorria eta ibilbidea ezagutzeko, IEPek kultura-aldaketa bultzatzeko duen ahalmena aztertzeko, ikerketa-ekintzako prozesuetan esku hartzen duten subjektuak eta haien parte-hartze aktiboa ziurtatzearen garrantziari buruz sakontzeko…
Besteak beste, Ikerketa Ekintza Parte-hartzaileari buruzko Jardunaldietan honako gai hauek jorratuko ditugu:
Mendebaldeko akademiaren ezagutza hegemonikoa kritikoki aztertzen saiatuko gara, baita jakintzaren deskolonizazio-prozesu bat gauzatzearen garrantzia ere. Gogoeta egin nahi dugu jakintzaren monopolioa hausteak dakartzan ondorioei buruz, elkarrizketaren bidez sortzen den jakintza alternatiba gisa kokatuz. Beti ere, “bestea” aintzatzat hartuz, berdintasuna oinarri izanik baina desberdintasunak errespetatuz. Horiek guztiek parte-hartzearekin (IEPren funtsezko dimentsioa den horrekin) oso lotuta dauden gaiak baitira.
IEParen zentzua ulertzen saiatuko gara, hau da, “zertarako” balio duen. IEPren bokazio politikoa aztertuko dugu; gizartea eraldatzeko herri-erakunde eta -borrokekin duen konpromisoa. Gainera, teoria eta praktika erlazionatzen saiatuko gara, kontuan hartuta IEP estuki lotuta dauden bi esparrutan garatzen dela; alde batetik, tokian tokiko garapenarekin (ekintzarekin), eta, bestetik, teorizazioa eta kontzeptualizazioarekin (ikerketa-hausnarketarekin).
Gogoeta egin nahi dugu ea komunitatearekin eta komunitatearentzat ikertzen dugun, zer inplikatzen duen ikerketan parte hartzen duten subjektuen parte-hartze aktiboak, zer harreman mota eraikitzen dugun lan egiten dugun subjektuekin… “Ikertzailearen” eta “ikertuaren” arteko hausturak zer dakarren aztertuko dugu, “subjektu/objektu” harreman tradizionala eta asimetrikoa eraldatzeko asmoz. Gainera, parte-hartze prozesuek emantzipazioa eta subjetu kritikoen eraikuntza nola sustatzen duten aztertuko dugu, baita prozesu horiek komunitatea eta gizartea nola indartzen duten ere.
IEP prozesuak eraikitzeko funtsezko gai batzuk jorratuko ditugu, besteak beste: talde-lana, prozesu sozial emantzipatzaileekin landutako artikulazioa (horrekin batera, lurraldearen, errealitatearen eta prozesu sozial emantzipatzaileen garrantzia), sentipentsamendua (arrazionalismo dualista eta dikotomiko modernoaren aurkako proposamen gisa), begirada kritikoak aplikatzea (dekoloniala, arrazakeriaren aurkakoa, feminista, ekosoziala), diziplinartekotasunaren garrantzia arazoen konplexutasuna ulertzeko eta erantzun eraginkorrak sortzeko…
Hizlaria
Tailerista
Hizlaria
Hizlaria
Euskal-kolonbiar artikulazioa, aldizkako pandemien garaian, beste hezkuntza posible bat esperimentatzeko, ikasteko eta komunikatzeko, Articuldxs” proiektuaren laburpen-bideoa.
Euskadiko eta Kolonbiako unibertsitate-komunitate kritikoen arteko artikulazio-esperientzia sistematizatzea.
Hasta mediados del siglo pasado, la investigación en ciencias sociales estaba encuadrada estrictamente bajo el enfoque cuantitativo, dirigido por el método científico que se consideraba propio de las ciencias naturales.
La Mochila de Molano: Herramientas para andar, escuchar y narrar izeneko liburuak tresna pedagogiko desberdinak aurkezten ditu, Alfredo Molano Bravo Katedraren oinarrizko lineazioak garatzen lagundu dutenak eta gida eta bitartekari pedagogiko gisa balio dutenak. Molanoko motxilaren helburua tresna pedagogiko, malgu eta praktikoa izatea du helburu. Teoria modu errazean eta zehatzean azaltzen du eta kolonbiarrek hamarkadaz…
Merezi du Zientzia, konpromisoa eta aldaketa sozialaren erreseina hau hastea, begi-bistakoa dena adieraziz: Orlando Fals Borda soziologiari Paolo Freire pedagogiari eta Frei Beto teologiari, hau da, hegoaldeko herrien askapenaren pentsalariari, dagokiena da.
Eskuliburu hau hamarkada bat baino gehiagoko esperientziatik abiatzen da. Esperientzia horretan, CIMAS-en gertuko pertsonen sareak .