Sistematizazio hau “Euskal-kolonbiar artikulazioa, aldizkako pandemien garaian, beste hezkuntza posible bat esperimentatzeko, ikasteko eta komunikatzeko (aurrerantzean, Articuladxs)” proiektu honen barruan sartzen da.
Proiektua Hegoa, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuko Hezkuntza Taldeak bultzatu du, Universidad del Cauca-ko (UNICAUCA) Etnografia Lantegia ikerketa-haztegia, Universidad Surcolombiana-ko (USCO) InSurGentes ikerketa-taldea eta IPES ikerketa-taldearen elkarlanari esker, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren finantzazioarekin.
Articuladxs (2022-2023) ekimenaren helburua, kultura akademikoaren eta gizarte-ekoizpenaren arteko artikulazio-logikak esperimentatzea da, ezagutza emantzipatzaile baten elementu kritikoei buruz gogoeta sustatuz eta egungo erronka sozial, ekologiko, ekonomiko eta kulturalei aurre egiteko gai den jakintzak eraikiz.
Norbanakoak, lurraldeak, eztabaidak eta perspektibak zabaltzeko beharrari erantzunez, Articuladxs proiektuaren baitan UNICAUCA, USCO eta UPV/EHUko komunitateen arteko elkarteratzea proposatzen du.
Artikulazioari esker sortutako esperientzia pedagogiko honetatik ikasteko asmoz sistematizazio-ariketa hau bultzatu da. Argitalpen honek, esperientzia aurkeztu ez ezik, bertatik eratorritako jakintza guztiak jasotzen ditu.
Liburu hau Hegoa Institutuko Dokumentazio Zentroan dago eskuragarri.
Haren bertsio digitala ere eskuragarri dago Hegoaren