Axel Rojas Martínez Caucako Unibertsitateko (Kolonbia) irakasleak Ikerketa Ekintza Parte-hartzaileari buruzko Jardunaldietan emandako hitzaldia, Monike Gezuraga Amundarain Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak dinamizatutakoa. Hitzaldian, IEPak, ikerketa-proposamen gisa, gizartea eraldatzeko ezagutzaren eraikuntzak duen ahalmenaren inguruan hausnartu zen.
Hizlariak IEPko figura garrantzitsuenen errepasoa egin zuen, ikerketaren subjektuak, helburuak eta metodoak aztertzeaz gain.